• Contacto
  • Suscripción
  • Agenda

Misioak

  • Inicio – Hasiera
  • Noticias – Berriak
  • Campañas – Kanpainak
  • Revista «Los Ríos» Aldizkaria

Misioa Rinconadan

19 octubre 2020 by Misiones Diocesanas Vascas - Donosti Deja un comentario

Pasai San Pedroko laika den Arantxa Sanz bi urte eman ditu Perun misio-lanean Berrizko Mesedeetako Misiolarien komunidadean txertatuta. Domund Egun ospatu berri dugula Rinconada herrian egiten duten lana adierazten digu Arantxak bere idazkian.

 

Arantxa Sanz es laica de Pasai San Pedro. Ha dedicado los dos últimos años a la misión de Rinconada en Perú donde ha sido acogida por la Mercedarias Misioneras de Berriz. Nos explica cómo es la misión de esta comunidad que acompaña a la población de Rinconada y otros pueblos de alrededor. Además de impulsar la preparación a los sacramentos y de brindar ayuda espiritual, las religiosas vieron la necesidad económica y formativa. Es por ello que, en colaboración con otras instituciones, han puesto en marcha algunos proyectos de promoción social y económica: comedor social “el Pedregal”, taller de formación nutricional, taller de formación para la igualdad, etc.

 

Rinconadako errealitatea

Berrizko Mesedeetako Ama Misiolariak Peruko Rinconadako Zentro Popularrean kokatu ziren orain dela sei urte, elizbarrutiko gotzainaren gonbidapenari erantzunez. Bere egitekoa: laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran eta 2015ean beatifikatutako hiru misiolari europar hil ziren Sendero Luminosoko atentatuek gogor jo zuten Santaren haran emankorreko biztanleei arreta pastorala eskaintzea. Herritar gutxik nahi dute urte haietaz hitz egin, ibarreko biztanleengan mugimenduak aurkitu zuen babes sozialagatik. Hala ere, denek aitortzen eta faltan botatzen dute Aita Sandrok bere nekazarien alde egindako lan eskerga.

Amek ingurune mesfidatia aurkitu zuten, baina biztanle xumeenen zailtasunetan laguntzeko egarria. Herriari ez diote ezertarako balio elizaren hitz ederrek, bizirauteko eguneroko borrokaren benetako harrera eta aitorpenak eta bere errealitate zailarekiko konpromiso leialak ez badituzte berresten.

 

Mesedeetako Misiolarien egitekoa

Mallabiar gozo eta maitagarri den ama Rosak kontatzen duenez urtebete baino gehiago behar izan zuen errinkonadatarrek kaletik agur zezaten, nahiz eta bazekiten parrokian zeuden mojatxo horietako bat zela.

Amak, banan-banan, haraneko jendearen adiskidetasuna eta konfiantza bereganatzen joan dira eta, orain, haiengana jotzen dute, bai zailtasun-uneetan, bai bizitzaren ospakizun-uneetan. Rosak berak itxaropentsu ikusten du nola handitzen ari den igandeko mezara joaten diren parrokitarren kopurua. Haiek gizarte eta parrokia antolakuntzarako ardura txikiak iradokitzen dizkiete eta eskariak harrituta eta eskertuta onartzen dituzte beraiengan jartzen duten konfiantzagatik. «Jainkoaren izpiritua hemendik dabil» esaten du Rosak pozik proiektu berri batek, handi edo txiki, aurrera egiten duenean.

Rinconadako biztanleei eta inguruko 40 kilometrotarako herrixkei laguntzen diete. Auzotarrek adiskidetasuna eta konpromezuaren seinale bezala eskertzen dituzte bisita hauek.

Sakramentu-prestakuntza (eukaristiak, katekesi-taldeak, bataioa, konfirmazioa…) eta laguntza   espirituala (gaixotasuna, beilatokiak, heriotzak…) antolatu eta aurrera eramateaz gain, amek hasieratik ikusi zituzten elite boteretsuek baztertutako populazio saiatu baten giza, ekonomia eta hezkuntza beharrak. Beraz, bere kabuz edo hainbat erakunderekin (elizbarrutiko Justizia Sozialeko Batzordea, Caritas, Euskal Elizbarrutiko Misioak)  lankidetzan, sustapen sozial eta ekonomikorako hainbat proiektu jartzen dituzte abian, hala nola «el Pedregal»-eko jantoki soziala, nutrizio formakuntza tailerra, berdintasunerako formakuntza-tailerra (sotilki «formakuntza pertsonala eta familiarra» izendatuta, erabat matxista den gizarte bateko gizonezkoak emakumearen balioaren eta ekarpen sozialaren aintzatespenera batzeko), eta abar…

Elizbarrutiko Gizarte Pastoraltzan parte hartzen dute eta, azkenaldian, beren talde eta komunitateetan aldaketa eta garapenerako eragile izan daitezkeen kide laikoak batzen saiatzen dira.                                         

Beste hainbat ekimen

Guzti horretaz gain, gizarteak, oraindik jabetu izan ez bada ere, behar dituen hobekuntzetara erne dabiltza beti. Horrela, helburu hezgarria duten jai giroko ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Hauek harrera eta ospe handia ari dira hartzen herritarren artean lan gogorrari etenaldi aukera aberasgarria ematen dietelako.  “Familiaren egunak” bere hirugarren edizioak bete du, esate baterako. Martxoak 8aren hildotik, “Emakumearen festa” ospatzen da eta 2019ko bigarren edizioan parteharzaileen kopurua nabarmenki handitu zen, amonek zein bilobek parte hartuz gizonezkoren bat gerturatzeaz gain.

2019ko ekainean, “Ingurugiroaren eguna” estreinatu zen eta haran osoko jendetza gerturatu zen festa eta auzolanean parte hartzera. Koronabirusak ezindu du festa honen bigarren edizioa burutzea.

 

Pandemia garaian

Koronabirus berak areagotu ditu ekintza desberdinen jarraipena eta, bereziki, populazio xume honen beharrak baina amek bideak bilatu eta aurkitu dituzte bere jendearengatik gertu egoteko eta beraiekiko ardura azaltzeko. Nazioarteko laguntza eta Caritasena lortu dute jornalarien familiei elikagaiak eta gaixotasun kronikoen botikak helarazteko.

 

Compartir
Twittear
0 Compartir

Publicado en: Experiencia misionera, testimonio Etiquetado como: testimonio misionero

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Revistas «Los Ríos» Aldizkaria

Revista Los Ríos nº 275

Revista Los Ríos nº 275

Ver todas las revistas

Nuestras campañas

Abiertos al mundo – Mundura zabalik

Abiertos al mundo – Mundura zabalik

Ver todas las campañas

Artículos recientes

Mención especial de la Fundación Menchaca a Misiones Diocesanas Vascas  

La bilbaína Fundación Antonio Menchaca dio a conocer ayer los premios a la Solidaridad 2023.  El objetivo de estos premios es el reconocimiento de personas  que de manera continuada hayan realizado una labor destacada en el ámbito de la solidaridad  y la inclusión social. Este año se ha querido reconocer el trabajo y compromiso en […]

Estamos cerca del pueblo de Marruecos

El pasado viernes 8 de septiembre, un terremoto de magnitud 7 en la escala de Richter , sacudió varias ciudades de Marruecos. Hay mas de 2.500 personas fallecidas según las últimas informaciones y  siguen contabilizándose miles de heridos y desaparecidos. El Papa Francisco recordaba esta tragedia en el Ángelus de ayer  domingo: “Deseo expresar mi […]

Bilbao

Barria, Plaza Nueva 4, 2ª
48005 Bilbao

Sitio web: bizkeliza.org
Correo electrónico: misiobi@misioak.org
Teléfono: 944 01 36 99
Fax: 944 01 36 98

Misioak - Misiones Diocesanas

Donostia – San Sebastián

Paseo de Hériz, 82 (Edif. Seminario)
20008 Donostia

Sitio web: elizagipuzkoa.org
Correo electrónico: idazkari@misioak.eus
Teléfono: 943 42 77 54

Tweets by misioak

Vitoria – Gasteiz

C/Vicente Goikoetxea, 5 – 3º
01008 – Vitoria-Gasteiz

Sitio web: diocesisvitoria.org
Correo electrónico: misiovit@misioak.org
Teléfono: 945 13 08 57
Fax: 945 13 80 94

Misioak en tu correo

Rellena este formulario y recibe los artículos de misioak.org en tu correo.

* obligatorio



Copyright © 2023 · Metro Pro Theme (techerhut.com) on Genesis Framework · WordPress · Acceder