Joseba Olaziregi eta Itziar Bagües atzo iritsi ziren Ekuadorreko Amazonian misio esperientzia bat bete ondoren. Oiartzungo senar-emazte hau duela bi urte luze etorri ziren bisitan Donostiako Misio Ordezkaritzara. Joseba laster jubilatu behar zuela eta betiko ametsa bete nahi zuela adierazi zuen.
Joseba eta Itziar oso inplikatuta egon dira haien parrokian (Caritasen, erreferentzizko taldean, Lourdeseko erromesaldian…) eta Joseba urtebeterako misioetara joateko prest zegoen. Itziarrek ez zuen hain garbi ikusten, baina Josebaren ametsa gauzatzea nahi zuen.
Biek formakuntza ikastaroa egin zuten 2018-2019an eta 2019ko uztailean Joseba Aguaricora abiatu zen kaputxinoekin batera misio-lana indartzeko. Itziarrentzat ez zen momentua, baina urtarrilean bidaiatzea erabaki zuen uztailean bueltatzeko asmoz. Sei hilabete hauetan Amazonian gauza asko bizi izan dute. Beraiekin hitz egiteko aukera izango dugu, baina orain asimilatzeko denbora hartu beharko dute eta baita euren familiarekin egoteko ere.
El matrimonio de Oiartzun formado por Joseba Olaziregi e Itziar Bagües regresaban ayer de su experiencia misionera en la Amazonia ecuatoriana. Tras un merecido descanso, esperamos que nos cuenten lo vivido en este tiempo (1 año en el caso de Joseba y 6 meses para Itziar).
Deja una respuesta