Los locales de Barria (Plaza Nueva, de Bilbao) acogieron este jueves, 10 de marzo, el acto central de celebración del 20 aniversario de los cursos Norte Sur.
Testimonios y experiencias en una jornada de encuentro que resumimos en la pequeña galeria de imágenes que publicamos a continuación:
‘Iparralde-hegoaldea’ ikastaroaren 20. urteurrena
‘Iparralde-hegoaldea’ ikastaroen historia 1995an hasten da. Orduan, Laikoen Heziketarako Eleizbarrutiko Zerbitzuak Eleizako erakunde batzuk batu ebazan, Iparralde-hegoalde errealidadeari buruzko heziketa eskaintzea beharrezkotzat joten ebala azaltzeko. Orduan, GGKEek buru-belarri ari ziran herrialde txirotuakazko konpromisoa garatzen. “Lankidetzarako %0,7 kanpainak herritarrak suspertzea ekarri eban. Testuinguru honetan sortu zan orain 20 urte beteten dituan heziketa-prozesu hau”, azaltzen dau Mertxe Aguirre Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzako kideak.
Ikastaroak, harrezkero, Iparralde-hegoalde errealidadea Ebanjelioaren begiez aztertzen eta lantzen dau. “Helburua –dino Aguirrek- munduko ekonomia, gizartea eta politika mobitzen daben mekanismoak ezagutzea da (IKUSI). Guzti hori Jesus bera, Eleizaren Doktrina Sozialaren agiriak oinarritzat hartuta hausnartzea (EPAITU), ondoren Erreinuaren eraikuntzan konprometitzeko (EKIN).
Orain arte, Bizkaiko 329 gaztek –gehienak emakumeak- ikastaroa egin dabe eta horreetatik 127k udako esperientzietan parte hartu dabe misinoko lurraldeetan.
Deja una respuesta