Irailaren hasieran, Chimbote-ko autobus geltokitik Rinconada-ra eramango gintuen kotxera ikusmin handiz igo nintzen. Nere bizitzaren hurrengo urtean igaro behar nituen tokiak ezagutzeko irrikan nengoen.
Kotxeak arkitektura trauskileko hainbat herri zeharkatu zuen. Etxeak erdi eginak zeudela iruditu zitzaidan. Oraindik ere ez naiz ohitu bukatu gabeak somatzen ditudan hemengo etxeak ikustera.
Herri desberdinen artean, hala ere, baratza (chacra) emankor eta amaiezinak ikus daitezke errepidearen bi aldeetara: laborantza zabalak, distiratsuak, txukun zainduta, haiek lantzen dituzten pertsonek jartzen duten arreta bereziaren islada.
Une hartan landare batzuk identifikatu nituen (artoa, orburua…); beste batzuk berriak ziren neretzat. Orain beste batzuk ezagutzen ditut (marakuia, camote-a, palta…). Bizitza bapatean bukatzen da “chacren” muturrean. Landareen berdea, ematen duten bizitzaren islada, mendixka idorren nabarrak ordezkatzen du: harria eta hondarra. Besterik ez. 4.050 metrotara Santa Conococha Urmaelean jaiotzen den Santa ibai emaritsua lur honen oparotasunaren arduraduna da, ureztaketa errazten duten ubide sareak lagunduta. “Chacra” hauen produkzio gehiena esportaziorako da.
Rinconadak arma-plaza polita du nekazarien omenezko eskulturak ornatuta. Parrokiak bere aldeetako baten burua da, eta han Berrizeko Mertzedaria Misiolari Ahizpek dute bere etxea. Bertatik Rinconada eta inguruko herrixken bizitza pastorala suspertzen dute.
Llevo cuatro meses en Rinconada (Perú). Vine como misionera seglar para apoyar el trabajo pastoral de la Misioneras Mercedarias de Berriz. Ellas son quienes animan la vida pastoral de los pueblitos de alrededor donde la población se dedica fundamentalmente a la agricultura. De hecho, su modo de vida está muy vinculado a la Tierra. Aman la tierra. No solo porque de ella sacan el alimento, sino porque respiran de la tierra.
Rinconadako parrokiak hamabost pertsonak osatutako Batzorde Pastorala du. Lan tinkoa egiten dute liturgian, istalazioen mantenimenduan, behar desberdinetarako ekintzak eginez…
Batzorde honen hurrengo erronka belaunaldi berrien ikuspegi eta beharren berri ematen duten gazteak bertan integratzea da.
Funtzionatzen dute ere hazitegiak, katekesi eta gazte taldeek eta “Elurretako Birjina” taldeak, beste ekintzen artean, Hitza eta bizitzari buruz hausnartzeko edota eskulan desberdinak egiteko astero biltzen diren adineko emakumeak.
Gainerako parrokietan, funtzionamendu ezberdinetako Batzorde Pastoral txikiak daude. Parroki hauetako lana ez da erraza suertatzen ari. Adituek alde honetako jendeen izaerak zerikusi handia duela diote. Bilera eta batzorde ezberdinetan parte hartzeko ematen duten konpromisoa ez da beti betetzen. Edo lana sortzen delako, edo kontsulta medikoa, edo ahaztu dutelako edo… iritziz aldatu dutelako nahiz eta inoiz ez dizuten esango (“zuri ilusioa ez galarazteko” diote aditu berdintsuek). Zailtasuna proiektu desberdinak aurrera eramateko benetan norekin konta daitekeen ez jakitean datza.
Hala ere zerbait bitxia suertatzen da eskualde honetan: nahiz eta ez jakin nola, proposatutako jarduerak beti ateratzen dira aurrera. Dena den, horrelako errealitatean, iraunkorra gerta daitekeen lan jarraitua garatzea korapilatsua egiten da.
Joan den urtean Rinconada-k pairatutako uholdeak oroigarri samin handia utzi du bere jendeengan. Beldurra, galera ikaragarriak eta pairatutako zailtasunak gogoratzen dituzte oraindik izututa. Hala ere ezbehar hark jendearen onena ateratzeko balio izan zuen eta eliztarren solidaritateak ezbeharra eramangarriagoa egiten lagundu zuen. Sarritan frogatzen den solidaritatea da. Ebakuntza edo tratamendu mediku larriari edo ezbehar bati aurre egiteko auzotarren batek bozgoragailutik laguntza ekonomikoa eskatzen duenean ia herri osoa gerturatzen da bere ekarpen, handia edo txikia, egitera.
Las inundaciones que sufrió Rinconada el año pasado han dejado un recuerdo amargo en la población. Sin embargo, aquella desgracia ayudó a sacar de la gente lo más positivo ya que la solidaridad que surgió entre ellos lo hizo más llevadero.
Nahiz eta hilabete batzuk jada bertan daramadan, bizi diren etxe eta kaleetan jartzen duten ardura gutxiaren eta laborantzari eskaintzen dioten arreta saiatuaren arteko kontrastera ez naiz oraindik ohitu. Honek Lurrari lotutako biztanleaz hitz egiten dit. Maite eta ohoratzen duten Lurra, eta ez elikagaia eskaintzen dielako soilik, baizik eta Lurrarengatik arnasten dutelako. Neure buruari galdetzen diot makineria noiz sartuko den lan hain gogorra arintzeko, batez ere beroak estutzen duenean.
Baina arima estutzen nauena zera da, larunbatetan edo igandetan Jaunartze prestakuntzara edota Gabon kanta lehiaketarako entsaioetara falta diren haurrak non dauden galdetzen dudanean eta marrubi edo aguakatea biltzen edo gurasoak azokako postuan laguntzen ari direla erantzuten didatenean. Batzuek umea bizimodua ateratzen ikasten hastea edo familiaren ekonomian laguntzea ez dagoela gaizki uste dute. Beste batzuek, ordea, jornalero bezela dirua irabaz dezaketela ikusteak Bigarren Hezkuntza amaitu aurretik ikasketak uztera bultzatuko dutela pentsatzen dute.
Una de las cuestiones que más me encoge es saber que algunos de los niños que faltan a la preparación para la Comunión o a los ensayos de cantos de Navidad tienen que estar recogiendo fresas o aguacate para ayudar a sus padres en el campo o en el mercado o incluso ganando un dinero como jornaleros.
Arantxa Sanz
Deja una respuesta